Oiartzunen soru zen eta apaiz eta irakasle izan zen. E.H eta Euskara beti izan ziren beren kezken ardura.
Euskaltzale eta euskal ikertzaile-familia ezaguneko kide zen, umetatik euskerarekiko prestaketa handia edukita. Bere osabaren eragina asko sumatzen zen, ahozko euskal literaturaz egindako ikerketa sakonetan. Lekuonaren bilakaera poetikoan ez da bere osabaren markarik faltako.
OBRA
Hiru poema- liburu eta hiru aldi bereiz daitezke:
*Muga Beroak (1973): 1950etik 1972ra arteko ibilbide poetikoa. Heldutasunaren aldetik begiratuz, olerkariak egiten duen barne antolaketa diakronikoa da. Liburuak hiru zati ditu:
- Herenegun (1950). Errima bakarrekoak eta silaba kopuru berdinekoak dira gehienak, bertsolarien moldeari hurbil jarraitzen diotenak.Gaztetako olerkiok Lizardiren, Lauaxetaren eta Orixeren aztarna ere nabari dute.
- Mindura Gaur (1966): Bigarren zatia da. Gaiak erabat aldatzen dira eta sasoi hartan indarrean zegoen olerkigintza sozialak hartzen du toki nagusia. Kristau-existentzialismoaren, hau da, gauzen eta gizakien berezko esentzia ukatuz mundura sortu denetik gizakiak duen existitu beharrak, eragin handia du.
- Hondarrean idatzia (1972): Bere kasa ibiltzen ikasi duen olerkari ageri da Lekuona. Hizkuntza landua eta iruditeria propioarekin.
*Ilargiaren eskolan (1979): Bi zati ditu; lehena, korapilatsua eta ulertzeko zaila; bigarrena, arinagoa, satiraz eta kritikaz gatz-ozpindua, herri-poesian eta herri-antzerkian oinarritua.
*Mimodramak eta Ikonoak (1991): Lekuonaren poetika definitzen ezaugarri nagusiak nabariagoak dira, baia Joxe Migel Barandiaranen eta Jorge Oteizaren eragina ere.
IRITZI KRITIKOA
EZAUGARRIAK:
- Euskal Herriak hizkuntzan, kulturan eta poetikan izan dituen gorabehera gehienen berri ematen digu haren langintza poetikoak: Muga Beroak ia 25 urteko testigantza da, gerra osteko gai eta molde kontinuistatik, olerki sozial eta existentzialistatik pasatu eta iruditeria poetiko pertsonala lortu arteko bidea erakusten baita.
- Bigarren obran, Ilargiaren eskolan, erabakia du bere kasa egin behar duela ibilbide poetikoa. Liburuaren batasuna ez da diakronikoa, bere sen poetikoak eskatzen diona baizik. Errealitatea alderdi askotatik ikusi eta aztertu beharreko prisma dela adierazten zaigu eta, kopla zaharretako zein dekorazio-olerkietako, hau da, zentzu argirik gabeko hitzez osatutako konposizioak, itxurazko logikarik ezak, gizakia naturarekin lotzen duen barne logika iradokitzen du.
BIZITZA